XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begiradan distira bitxi samarra sumatu nion, nolabaiteko konplizitatearen bila ari balitzait legez.

Baina ez nizkion, bada, neure arrangurak bat-batean azalduko, berarekin inolako konfiantzarik izateke; beraz, ez ninduela harritzen erantzun nion, Adrianek, pintatze-lanetan murgiltzen zenean, astebete baino gehiago pasatu ohi zuela estudiotik irten gabe.

Antza denez, konforme samar gelditu zen nire azalpenarekin, eta bukatzeko, etxeko giltza zeukala esan zidan, eta ni eske joanez gero emateko enkargua utzi ziola Adrianek.

Giltza hartu eta, berak esandakoari jarraituz, segituan aurkitu nuen eraikuntza.

Irudikatzen nuena baino are ederragoa zen.

Ez zen gauza arrunta etxe hura han ikustea, kontraste nabaria eginez inguruetako besteekin, zeinak, jende ezjakinak burututako basakeria batzuk salbu, Mariñas eskualdeko baserri-egituren tankera tipikoari zegozkion.

Eta ez zela arrunta diot, era kolonialeko etxeok Ferrol alde honetan aski ugariak izanik ere, beti kostaldean kokatzen direlako.

Gogoratu nuen duela urte batzuk, halako etxe batean egona nintzela, O Seixon, lagun zahar bat bizi baitzen han orduan.